Alberto iñurrategik Gure Himalaya dokumentala eskaini zuen joan den asteazkenean Biterin, Mendiriz Mendik antolatuta. Dokumentalak 1990-1998 urte artean Alberto eta Felix Iñurrategik Himalayara egindako bidaietako irudiak biltzen ditu eta hortatik datorkio Gure Himalaya izena, Albertok azaldu zuenez. Bere hitzetan, ´ikuspegi romantikoegia dago Himalayaren inguruan, eta gero errealitatearekin ez du zerikusirik, irudi sobredimentsionatu bat ematen da, paraje mitifikatuak dira`. Biterin azaldu zuenez, paisaia izugarrizko lekuak dira, baina baita pobrezi haundikoak ere. Batzuk esaten omen dute ´horregatik daudela hain mendi haundiak bertan, goitik beherako pobrezia hobeto ikusteko`. Emanaldi bukaeran jendearen galderak erantzun zituen mendizale atxabaldarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!