Alvarezek zilarra eta Yuberok brontzea ekarri dute munduko trinkete txapelketatik

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 2a, 02:00

Txileko munduko txapelketetan izan dira bi pelotari hernaniarrak.

TXILEN jokatu berri dira trinketeko munduko txapelketak eta hernaniarrek paper ona egin dute, 22 urtez azpiko kategorian. Unai Alvarez buruz buru finaleraino sailkatu zen, Frantzia, Ecuador eta Venezuelaren izenean parte hartutako pelotariei irabazita. Finalean Frantziaren izenean jokatu duen pelotariaren kontra galdu zuen 40-24, baina, meritu haundiko zilarrezko domina lortu du Unai Alvarezek, nazioarteko bere lehen agerraldi honetan. Yuberok brontzea Eskuz binaka Jagoba Yubero hernaniarrak eta Irurita nafarrak osatu dute bikotea eta Ekuadorri irabazi eta Mexikoren aurka galduta sailkatu ziren finalaurrekoetara. Frantziaren izenean parte hartu duen bikotearen aurka 40-13 galdu zuten eta 3-4garren postua Venezuelaren kontra jokatu zuten. Azkenean brontzezko domina lortu zuten 40-7 irabazita. Yuberok ere nazioarteko lehen txapelketa zuen eta brontzea irabazi izana ez da makala. Gipuzkoako txapelketa Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira eta Hernaniko zenbait pelotari finalaurrekoetan dira: Jauregi-Zabala finalerako sailkatuta daude paleta goman, jubenil mailan, jokatutako zazpi partiduak irabazita; eta Aizpitarte, Zabala eta Grajalek jubeniletan finalaurrekoa dute Amezketako bikotearen aurka. Bestalde, Intxaurrondoren izenean Paul Ojuel hernaniarra ere finalaurrekoetan da. Nagusien 2garren mailan, berriz, Alvarez, Gaskon eta San Sebastian 9 partidu irabazi eta bakarra galduta daude semifinaletan. Bidegoiango bikotea izango dute aurrez aurre: irabaziz gero datorren denboraldian lehen mailan jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!