Kontzentrazioa Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 2a, 02:00

Estatus Politikoa orain, Euskal presoak Euskal Herrira lemarekin kontzentrazioa egingo du Etxeratek, gaur, 20:00etan Plaza Berrin (Zinkoeneako obrak direlako). Sakabanaketa salatuko du Etxeratek besteak beste, ´giza eskubideen aurkakoa delako`. Salatu dute asteburuero 50 hernaniarrek egin behar izaten dituztela bidai luzeak senide edo lagunak ikusteko eta horren ondorioz istripuak izaten direla: ´hurrengo batean herriko edozein izan daiteke, bere senidea ikusteagatik bidean hilko dena, 16 euskal herritarrekin gertatu den moduan`. Honek politikoei zer pentsatua eman beharko litekeela uste du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!