PLAY aretoan gaur Rinôcérôse talde ezagunaren zuzenekoa ikusi eta entzuteko aukera izango da, Play Live Opening Party festaren barruan. Rinôcérôse taldearekin batera Dead Combo taldea izango da, biek ere dantzarako musika elektronikoa eta rock musika uztartzen dituzte. Zuzeneko emanaldi indartsuaz, dantzaz, eta rockaren probokazioaz gozatzeko aukera paregabea izango da gaurkoa.
Kontzertuaren ondoren disko jartzaileak izango dira; DJ Imanol eta DJ Iñaki Iñarrak goizaldera arte festari jarraipena emango diote.
Gaur egingo den Play Live saio hau denboraldi honetako aurrenekoa izango da, eta irekiera festa moduan planteatu dute. Asmoa dute saio hauen barruan zuzeneko saio gehiago eskaintzekoa.
Gaurko kontzerturako sarrerak 18 euro balio ditu aldez aurretik eta sarreran bertan 20 euro. Sarreren inguruko informazio gehiago: tictacticket.com web orrian aurkitu daiteke. Aretoko ateak gaueko 21:00etan irekiko dituzte kontzerturako.
Rocka eta elektronika
Rinôcérôse taldea Jean Phillipe Freu eta Patrice Carriek sortutakoa da. Aurten atera dute azkeneko diskoa, Schizophonic izena duena eta bertan 70garren eta 80garren hamarkadako gitarrak eta musika elektronikoa uztartzen dituzte, indarra eta energia dosi haundi batekin nahastuta.
Dead Combo jatorri finlandiarreko bi musikarik osatzen dute, Nuuti Kataja eta Harri Kuplainenek. Elektronika eta rocka nahasten dituzte.
Larunbatean ‘Play Disco’
irekiera festa
Bihar ere irekiera festa izango da baina Play Disco izeneko saioena. Hiru disko jartzaile izango dira bertan: DJ Jesus Play, DJ Julius MC eta DJ Tyna Saez. Techno house musika estiloa izango da batez ere entzun ahal izango dena. Musikaz gain aurkeztuko dituzte kabinako musika, argi ekipo berria eta gogoak. Sarrerak takilan bertan eskura daitezke soilik eta 12 euro balio dute. Festak gaueko 23:00etan hasi eta goizeko 06:00ak arte iraungo du.
Asteroko beste saioak
Larunbateko Play Disco saioetaz gain, ostiralero gaueko 23:00etatik goizeko 06:00ak arte Play Club saioak izango dira, baita igandetan ere, gaueko 22:00etatik 04:00ak arte. Larunbat arratsaldetan 16 urtetik gorakoentzako festak antolatuko dituzte Play Ground izenarekin: arratsaldeko 18:00etatik gaueko 22:30etara izango dira. Saio guztiak 18 urtetik gorakoentzat dira Play Ground saioak izan ezik.
Festa bereziak
Asteroko saio hauetaz gain, festa bereziak ere badira Playen. Abenduaren 16an unibertsitateko festa antolatu dute eta Gabon gau eta urte zahar gauean ere izango dira festak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!