Aitor zinearen okupazioaren inguruan bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 1a, 02:00

Orain bi urte Aitor zinea okupatu zuen talde batek eta hiru gazte Ertzaintzak identifikatu eta epaituak izan ziren. Kalteak eta usurpazioa leporatuta isuna ordaintzea egokitu zaie eta isun horri aurre egin eta gertatua salatzeko bilera deitu dute gaur, 19:00etan Tilosetako kioskoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!