Baserritarrek traktoreak kalera atera zituzten atzo Hego Euskal Herriko zenbait puntutan, besteak beste, gasolinaren igoera dela eta beren keja azaltzeko. Galarretako rotondan egin zuten zita eta traktore saila abiatu zen Batzar Nagusietara lehenengo eta Donostiako kaleetara gero, eta tartean Hernaniko baserritarrik ere izan zen. EHNE sindikatuak deitu zuen mobilizazioa, hiru eskaera nagusiren bueltan: baserritarren gasoilari hidrokarburoen zerga berezia ez aplikatzea; txikitazko salmentaren gaineko zerga kentzea; eta BEZ zerga % 16tik %7ra jaistea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!