Eskutitz lehiaketa antolatu du Berdintasun Kontseiluak eta 400 euroko bi sari izango dira: euskerazko lanik onenarentzat bata eta gaztelerako lanik onenarentzat bestea. Lanak Biterin dagoen buzoi batean utzi beharko dira eta idazlana dagoen sobrean goitizena jarri beharko da. Honen barruan beste sobre txiki bat joango da izena, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta e-mailarekin. Lanek lau orrialde beharko dituzte gehienez, bi espaziotara (ordenagailuz bada times new roman 12 tamainan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!