BI bitako Bodegas Faustino txapelketa atzo hasi zen Euskalen eta gaur izango
da bigarren partidua, Zeberio II-Auzmendi eta Bitoria-Lizaso lehian jarriko
dituena, Galarretan. Aurten bost bikote ariko dira: Ezkurra-Ion, Zeberio II-Auzmendi,
Altuna II-Urrutia, Altuna I-Eizagirre eta Bitoria-Lizaso. Ligaska jokatuko dute
eta lehenengo gelditzen den bikoteak laugarrenaren kontra eta bigarrenak
hirugarrenaren kontra jokatuko dituzte finalaurrekoak.
Ezkurra faborito
Bikoteak ondo konpentsatuak daude eta ez dago faborito garbirik. Hala ere,
Ezkurrak jokatzen badu bera juzkatzen dute adituek faborito, eta aurten ere
doneztebearra eta Ion jo dituzte txapela irabazteko hautagai nagusi. Gainera
1999tik Ezkurrak ez du bi bitako txapelik irabazi eta gogoz egongo da aurten.
Azken 4 txapelketetan 3 irabazi dituena Zeberio II da, eta berak eta Auzmendik
bikote haundia osatzen dute aurten.
Beste partidu haundi bat
Jaialdia 16:00etan hasiko da eta txapelketakoaz gain beste 3 partidu izango
ditu, bat oso dotorea: Ezkurra eta Eizagirre Iñigo, Altuna I eta Etxaberen
kontra ariko dira.