HERNANIKO nesken taldea kontrariorik gabe dabil aurten, Gipuzkoako
txapelketan eta bere nagusitasuna erakutsi zuen joan den larunbatean ere.
Zarauzko Lizardi taldea 3-0 hartu zuen menpean eta jokoak oso nabarmen irabazita
gainera: 25-11, 25-3 eta 25-9. Partiduak hogeita hamabi minutu besterik ez zuen
iraun, eta hortan seinale, bi taldeen arteko aldea.
Mutilen taldeak atzeratu
Elurra zela eta partidua atzeratzea eskatu zion Hernaniko taldeari
Errioxakoak. Eskaera bidezkoa iruditu zitzaien hernaniarrei eta kiroldegiaren
egoera ere ez zen oso ona, Kronikari jakitera eman diotenez. Boleibol taldeak
esan du ostiraleko entrenamenduan, kantxan ur putzuak zeudela eta ´ontziak guk
jarri behar izan genituen ura biltzeko eta oso arriskutsua izan zen
entrenamendua burutzea` salatu dute.
Ituteena arazo zaharra
Boleibol taldeak dio ituteen arazoa ez dela berria, aspaldikoa dela. Salatu
du badirudiela ´lau trapu lurrean jartzea nahikoa dela`. Beste kiroldegietan ez
dituzten arazo asko dituztela salatu dute boleibol taldekoek eta ´gure
agintariak ez dira horregatik kezkatzen, denok etxera joatea nahi dute hala?`
galdera egin dute.