Bihar izango da, Manuel Lekuona kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aurrez aurre izango dira bihar Lasarten, Lasarteko Bertso Eskolak antolatutako elkarrizketa saioan. Iñaki Petxarroman izango da elkarrizketatzaile.
Aurreko Euskal Herriko txapelketako txapelduna eta txapeldun ordea dira Egaña eta Lujanbio eta aurten abenduaren 18an kantatuko dute finalean. Biharko elkarrizketa saioak ikusmina sortu lezake, aurten ere txapelketa irabazteko faboritoetan izango baitira biak hala biak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!