Ixiar Urdangarin 16garren Laudion

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 29a, 02:00

Laudioko Nazioarteko Krossean bikain aritu zen Ixiar Urdangarin atleta hernaniarra eta 16garren postuan bukatu zuen froga eta bera izan zen lehen euskalduna. Laudiokoa kross garrantzitsua da eta Urdangarin gustora zegoen proba bukaeran, profesional artean postu horretan sailkatzea ez baita nolanahiko erronka. Orain, Euskal Herriko txapelketa izango du helburu eta iaz irabazita, aurten ere nahiko du txapela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!