Arte lanak salgai Olarani Etiopiara dirua bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 29a, 02:00

Hernaniko artista talde batek arte lanak jarriko ditu salgai Biteri kultur etxean, abenduaren bigarren hamabostaldian eta bildutako dirua Angel Olarani bidaltzeko asmoa dute, Etiopiako Wulkro herrian umezurtzen alde egiten ari den lana laguntzeko. Aurki dendako Oihana Insausti eta bere ikasleen lanak, Errapia taldeko zenbait artistenak eta Emakume Zentroko kide batzuen lanak daude oraingoz erakusketan jartzeko prest. Hernaniko beste edozein artistak, berak egindako lanak kausa honen alde salgai jarri nahi baditu, Aurki dendan utzi litzake abenduaren 10a aurretik. Erakusketa-azoka, abenduaren 15etik 30era egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!