Karabelen 54 aparkamendu egitea Plenora

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 29a

Plenoa bilduko da gaur Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan eta 15 puntu dituzte eztabaidarako. Puntuetako bat Karabelgo auzoari dagokiona da. Udalak 54 aparkamendu publiko egitekoak ditu Balantxara pasatzeko tunelaren ezker eta eskubira eta RENFEren terrenoak direnez, alokairu kontratua onartu beharko du gaur plenoak. Asmoa da aparkalekuetako batzuk 2006rako bukatuak egotea eta besteak 2008rako bukatzea. Horrez gain, taxien tarifak ere aztertuko dira. Proposamena da % 4 igotzea tarifak eta gaur onartuta Euskal Herriko salneurrien komisioak onartu beharko du erabakia. Bestalde, Gas Hernaniko akzioak saltzeko proposamena ere bozkatuko dute gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!