tzo hasi zen Bidezko Merkataritza Astea, Emaus Fundazioak antolatuta eta gaur hitzaldia izango da: elikadura subiranotasunaz hitz egingo du Aitor Aranburu EHNEko kideak, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Bihar, bestalde, hizketaldia izango da, Kontsumo arduratsuaren gainean, eta ostegunean, Bideoforuma Hegoaldea. Bertako ahotsak, izenburuarekin.
Errematea, larunbatean izango du Bidezko Merkataritza Asteak, festa izango baita: produktu dastaketa, salmenta, erakusketa, musika eskolako abesbatzen kontzertua, ipuiak, txokolatada, musika eta abarrekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!