Lizarrako kurban erori ziren arbolak, Lastaola poligonorako zubia eta Oronako zubi berriaren artean. Bidea desbideratuta egon zen.
Atzo goizaldean bi arbola erori ziren errepidera, Lizarrako kurban, Lastolara sartzeko zubia eta Oronako lantegi berriaren tartean eta bidea desbideratuta egon zen poligonotan barrena. Goizean erori ziren bi arbolak, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Goizeko 07:00ak aldera deitu zieten Diputazioko langileei arbolak errepidetik kentzeko eta 11:30ak ingururako garbitua zegoen errepidea eta trafikoa normal zebilen berriz ere. Hernanitik Ereñotzura bidean basoa da bide kontran, eta behin baino gehiagotan moztu behar izaten da errepidea, eroritako arbolak medio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!