ALBERTO Iñurrategi alpinista atxabaltarraren azken audiobisualaz gozatzeko
aukera izango da bihar, asteazkena, Hernanin, Mendiriz Mendiren eskutik. Alberto
Iñurrategi bera da etortzekoa eta berak emango ditu audiobisualari buruzko
azalpenak. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean. Iñurrategi
munduan 10garren alpinista izan da 8.000 metrotik gorako 14 mendiak igotzen eta
Euskal Herrian bera eta Juanito Oiartzabal dira lorpen hori beregan duten
mendizale bakarrak. Bere bizipenak biltzen ditu dokumentalak.
Hausnarketa sakona
Gure Himalaya dokumentala, Himalayismoari buruzko hausnarketa sakona da,
kritikoa eta sintzeroa. Alpinismoaren sentsazioak eta eraginak biltzen ditu:
porteadoreekin harremana, komunikabideek alpinistengan duten eragina, gailurra
eta inguruko gauzen garrantzia...
Torellóko Mendi eta Abenturako Nazioarteko Dokumental Jaialdian, gidoi onenaren
saria jasoa du lanak eta orain artekoan arrakastatsua izan da, Hire Himalaya
dokumentala bezalaxe.