Bildu Hernanik bilera egingo du gaur auzo elkarteekin

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 28a

Bildu Hernanik bilera egingo du gaur auzo elkarteekin, 2006ko Aurrekontuen inguruan proposamenak jasotzeko. Auzo elkarteetako ordezkariez gain beste edozein herritar ere joan daitekeela adierazi du BHk. Bilera Latsunbe-Berri auzo elkartearen lokaletan izango da, arratsaldeko 19:30etan. Asteazkenean, kirol taldeekin bilduko dira, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!