Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa Nagusirako finalaurrekoak bukatzeko saio bat falta den honetan, Aitor Mendiluze 3garren postuan dago klasifikazio orokorrean eta finalerako txartela lortu du. Jexux Mari Irazuk ez du dagoeneko aukerarik. Larunbatean kantatu zuten bi bertsolariek eta txukun aritu ziren. Mendiluze nagusitu zen saioan eta Irazuk bigarren postua egin zuen. Datorren igandean Donostian izango da finalaurreko azkeneko saioa eta bertan erabakiko da sailkapena nola geratzen den eta finalera zeintzuk joango diren. Bertan izango dituzte zain Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!