Bildu Hernani: ´trafikoaren inguruko plan orokor bat eskatzen dugu`

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 28a, 02:00

BILDU Hernanik beharrezkoa ikusten du trafikoaren gaian neurri orokorrak hartzea eta horretarako eskatu du trafikoaren plan orokor bat. Antxon Costa zinegotziak BHri erantzunez esandakoaren inguruan, plataformak uste du herriko arazoei buruz egiten diren proposamenak guztiak arreta haundiagoarekin aztertu beharko liratekeela. Bestetik azaldu dute Antxon Costak aipatutako Mugikortasun Planaren berri baduela Bildu Hernanik ´aurreko legealdian egin baitzen ezker abertzalea agintean zegoenean` baina gehitu dute ez dela hori BHk eskatzen duena, ´eskatzen duguna da ibilgailuen trafikoaren plan orokor bat: herria bere osotasunean hartuko duena eta aurrera begira ibilgailuen trafikoaren nondik norakoak aztertuko dituena`.

BHren proposamenak
BH gogorarazi du ´nahiz eta Udaletik kaleratuak izan Udal honetako lehen indar politikoa`dela eta bere proposamenak kontuan hartzea eskatu du:
 

  • Trafikoaren plan orokor bat egitea. Herritarren aurrean ikusgai jarri eta alegazio epealdi bat irekitzea.
  • Costak aipatutako Mugikoratasun Planaren kopia bat BHren eskuetan jartzea.

Horrekin batera proposamen zehatzagoak ere egiten ditu BHk ´Costak planteamendu zehatzak eskatzen dituenez neurri hauek aztertzea, eztabaidatzea eta argudioekin erantzutea eskatzen dugu`:

  • Latsunbe-Antziola biala bi norabidetakoa izatea.
  • Latsunbe Berrin zirkulazioaren norabidea aldatzea. Semaforo bat soberan egongo litzatekeela aipatu du BHk.
  • Argarain kalea bizilagunen eta zerbitzuentzat mugatua izatea.
  • Sakontasunez aztertzea Karmelo Labakatik hiru norabideetara irten ahal izatea: Antziolara, Zentrora kiroldegitik eta Zinkoeneara. Horretarako Florida-Sagastialdetik irteerak erraztu eta bultzatu beharko liratekeela aipatu du.
  • Etengabeko ataskoak eta pilaketak sortu dituzten erabakiak zuzentzea eskatzen du azkenik BHk.

´Erabakitako irizpideen inguruan iritzia eskatu`
BHk dio Udalak egin duena ez dela eztabaida bat plan orokor baten inguruan, ´Udalak eskatu duena da kale zehatz batzuetan jada, dreketuz hartuta dauden erabaki batzuen inguruan herritarren iritzia`. BHren ustez irtenbide orokor bat behar da eta ez ´epe motzera hartutako erabaki partzialak, mugatuak eta etorkizunean arazoak sortuko dituztenak`.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!