Ricardo Alarconen hitzaldia gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 30a, 02:00

Molotoff irratiak Ricardo Alarcon Cubako Parlamentuko lehendakariak Hernanin emandako hitzaldia eskainiko du gaur eta bihar. Gaur Utopiari buruz hitz egin zuen zatia emango du, 22:00etatik 23:00etara. Bihar, bestalde, Cuba y la lucha por la democracia liburuari buruz esandakoak emango dituzte, 21:00etatik 22:00etara. Igandean osoa entzuteko aukera izango da berriz, 15:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!