Emaus fundazioak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, bidezko merkataritzari buruzko astea antolatu du Hernanin. Astelehenean tailerrak egingo dituzte herriko ikastetxeetako ikasleekin: jolas kooperatiboak, nekazarien rol jokuak, publizidadearen beste aldea aztertu eta kontsumo arduratsuaren inguruan ariko dira. Asteartetik larunbatera beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte herri mailan: hitzaldiak, mahainguruak, bideo foruma, bidezko merkataritzako postu ezberdinak, kontzertuak eta ipuin kontaketa, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!