Goterak kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 27a, 02:00

HAINBAT kirolari kejatu egin dira kiroldegiko pistak bustita daudelako goteren ondorioz. Azkeneko egunetan bota duen euriarekin arazoa larriagotu egin da eta toailak jarri dituzte lurrean, partiduak jokatu ahal izateko. Izan ere, diote, arriskutsua dela pistak egoera honetan daudela bertan jokatzea. Arazoa aregotu egin zen larunbat arratsaldean, izan ere bigarren pistako sapaian ´baloi baten tamainuko zuloa` egin zen eta saskibaloiko partidua beheko pistan jokatu behar izan zen. Gogorarazi dute duela 4 urte boleibol jokalari bat irristatu eta belauna hautsi zuela eta eskatu dute lehen bailehen erremedioa jartzeko arazoari. Ostiralean, boleiboleko entrenamenduan, ere jokalari bat erori egin zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!