PERCOak lehentasunezko hamabi puntu zehaztu ditu merkataritza indarberritzeko

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 27a, 02:00

ASTELEHENEAN aurkeztu zituen Siadecok PERCOren (Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia) bigarren fasearen azken emaitzak. Bertan izan ziren herriko merkatari asko eta adi entzun zituzten Siadeco enpresaren arduradunak esandakoak. Azaldu zuenez, orain ondorio horiek azaltzea eta`sozializatzea` da eginbeharra eta horren ondoren fase berri bati ekin beharko dio Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta baita merkatariek ere: dinamizazio plana, zehaztutako ildoak martxan jartzea. Lehentasuna duten 12 puntu Asteleheneko aurkezpenean diptiko bat banatu zuten eta bertan Siadecoren ustez lehentasuna duten 12 puntu zehaztu zituzten. Horren ondoren aurkezpenera azaldu ziren merkatariek ariketa bat egin zuten, puntu horien artean haien ustez garrantzitsuenak zein ziren adostu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!