Bost jardunaldi partidurik galdu gabe

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 27a, 02:00

HERNANIK 1 eta 1 berdindu zuen atzo Oriokoren kontra jokatutako partidua. Partiduko 2 golak bata bestearen atzetik etorri ziren aurreneko zatian. Hernaniko gola Eneko Goiak sartu zuen. Partidu borrokatua izan zen, batez ere zelai erdian. Hernanik azkeneko 20 minutuetan presio haundia egin zuen eta korner eta falta ugari izan ziren, nahiz eta okasio garbirik ez lortu golak sartzeko. Taldeko arduradunek azpimarratu dute Hernanik 5 jardunaldi daramazkitela partidurik galdu gabe eta horrek ekipoari animo haundia ematen dio. Hernani sendo dabil defentsan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!