Irazu eta Mendiluze gaur Urretxuko saioan

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 26a, 02:00

EUSKAL Herriko Bertsolari Txapelketan gaur hasiko da finalaurrekoetako bigarren buelta, Urretxuko Ederrena pelotalekuan, 18:00etan. Hernaniko bertso eskolako bi lagun ariko dira gaur: Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze. Finalerako txartela da saio hauetan jokoan dagoena, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin kantatuko duen seikotea erabaki behar baita. Lehen buelta ikusita badirudi 5 bertsolarik txartela esku eskura dutela, tartean Mendiluzek. Seigarren posturako borrokan berriz, bertsolari asko dago puntu gutxiren barruan. Irazuk izan lezake aukeraren bat hor, baina, dena borobil egin beharko du eta besteen irristadaren zain gelditu. Irazu eta Mendiluzerekin batean gaur ariko dira: Amaia Agirre, Jon Martin, Xabier Paia eta Arkaitz Estiballes. Bihar, berriz, Beran izango da saioa, 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!