AMR Refractarios SA enpresak mendeurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu aurten eta jokatu berri da mus txapelketa. Irabazle, Koki Ontoria eta Jose Luis Gorostegi gelditu dira; bigarren, Aurelio del Fresno eta Javier Ruiz; hirugarren, Ramon Apaolaza eta Jose Mari Sarriegi; eta laugarren, Aitor Sarriegi eta Juan C. Fernandez Guaje. Gaur, txapelketa bukaerako bazkaria izango dute Etxeberri elkartean eta bukaeran banatuko dituzte sariak. 50 pertsonatik gora dira elkartzekoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!