Alarcon: ´Demokrazia utopia da`

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 26a, 02:00

BITERI erabat bete zen ostegunean Alfonso Sastrek eta Ricardo Alarconek eman zuten hitzaldian, Josu Juaristi moderatzaile zutela. Hitzaldia baino lehenago, Mertxe Etxeberria alkate ohia eta BHko kideak idatzi bat irakurri zuen ´apartheid` egoera salatu eta Alarconi ongi etorria ematen ´Euskal Herrira eta Hernanira`. Alarconek besarkada batez agurtu zuen alkate ohia. Bi ordu eta erdiz luzatu zen hitzaldia, eta bukaeran galderak egiteko aukera izan zuten entzuleek. Asko dira Alarconek Biterin esandakoak, horien artean hauxe: ´Garrantzitsua da ulertzea demokrazia izan dela giza kulturan kontzeptu maltratatuenetakoa`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!