Arratsaldeko 16:00etan jokatuko dira partiduak Tilosetan.
BURUZ Buruko Kronika esku pelota txapelketako final laurdenak jokatuko dira gaur, Tilosetan, 16:00etatik aurrera. Lehen partiduan Iribar ariko da Ruiz de Galarretaren kontra eta bigarren partiduan Urdangarin eta Legarretak neurtuko dituzte indarrak. Irabazleek abenduaren 17an jokatuko dute. Final laurdenetako beste bi partiduak joan den asteburuan jokatu ziren eta Narbarte eta Apezetxea sailkatu ziren aurrerako, Aranburu eta Gurrutxagari 22-16 eta 22-12 irabazita hurrenez hurren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!