Ioritz San Sebastianek finalerako bidea irabazi beharko du Añorgaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 26a

18 urtetik beherakoentzat sarrera dohainik izango da, goizeko 10:30etatik 15:00etara. Haurrentzako aktibitateak izango dira.

GAUR gipuzkoako Txapelketako bi partidu jokatuko dira kiroldegiko frontoian. Goizeko 11:00etan hasiko da aurreneko partidua eta bertan jokatuko dute Ezeiza II eta Muñozek, Zumaiaren kontra. Bigarren partiduan jokatuko du Ioritz San Sebastianek Añorgaren kontra. Ioritz San Sebastiani hau eta beste partidu bat geratzen zaizkio finalera iristeko eta gaurkoa irabaziko balu hanka bat finalean izango luke. Ezeiza II eta Muñozi bi partidu falta zaizkie txapelketa bukatzeko baina ez dute ez finalera iristeko aukerarik ezta mailaz jaisteko arriskurik ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!