Hazienda, bertako produktuak, artisauak eta festa gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 26a, 02:00

Aspaldian galdutako ohitura berreskuratu dute, bigarren urtez.

HAZIENDA Feria izango da gaur Goizuetako plazan. Aspaldian galdutako ohitura berreskuratu nahi izan dute goizuetarrek. Iaz egin zuten aurreneko saioa eta izan zuen arrakasta ikusita aurten errepikatu egingo dute.

Festa aspertu arte
Feria goizeko 10:00etan irekiko da ekitaldi sorpresa batekin. Ordu horretatik aurrera plazan postuak jarriko dituzte: haziendarekin, artisauen lanekin eta bertako produktuekin. Goizean zehar iratze meta bat egingo dute plazan eta sagarra tolarean zapaldu eta zizarra ere aterako diote. Eguerdirako bazkari herrikoia antolatu dute frontoian. Bazkalondorenean, fandango txapelketa eta txarangarekin kalejira antolatu dute. Gauean kontzertu sorpresa izango da Goizuetako gaztetxean. Horrez gain, egun guztian zehar Atsoarregi, LarraƱaga eta Lutxurdio trikitilariak girotuko dute eguna.
Hazienda feria antolatu dute: Goizueta Bizirik, Goizuetako Udalak, Umore Ona elkarteak, zaharren elkarteak eta Gazte Asanbladak.
Feria duela 32 urte arte egiten zen urtero eta zerriaren inguruko festa izaten zen, baina trikinosia agertu zenean bukatu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!