BHk mozio bat aurkeztu du ´apartheid eta bazterketa egoera gainditzeko`

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 25a, 02:00

Azkoitiko udalean egindakoa errepikatzeko deia egin dute.

Bildu Hernani plataformak lau puntuko mozioa aurkeztu du udalean, ilegalizazio egoerari aurre egiteko proposamenekin. Beren hitzetan, batzuen apustua ´eskubide zibil eta politikoen murrizketan sakontzea izan da eta egun lotsagabe egiten diete muzin irtenbideari eta egoera berez konponduko dela esanda`. Bide horretan, ´herriak aukeratu ez eta dimisioa aurkeztu duten ehun zinegotziren` jokaera hobetsi dute, edo Azkoitiko udalean 182.2 artikulua aplikatuta kolektiboki dimititu dutenena. Lau puntutan Mozioak lau puntutan biltzen du eskaera (laburtuta): 1) Udal honek, herritarren eskubide zibil eta politikoak bermatzeko konpromezua hartzen du eta herritar orok bizitza politikoak parte hartzeko duen eskubidearen alde beharrezko neurriak hartuko ditu. 2) Dei egiten diegu Euskal Herriko gainontzeko udalei Azkoitian irekitako bidea bultzatu eta herritar ororen eskubide zibil eta politikoen errespetuan eta bermean sakontzeko. 3) Udalak dei egiten die herritarrei eta bereziki kultur, kirol, gizarte eta bestelako talde eta eragileei, egoera hau gainditzeko bidean beren babesa azaltzeko. 4) Udalak mozioaren berri emango dio herriari eta herriko taldeei eta baita hedabide eta beste udalei ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!