Atzo aurkeztu zuten ‘Hernani 2005’ urtekaria, Hernaniri buruzko 28 erreportaiekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 26a, 02:00

Udaleko Kultur Batzordeak argitaratu du urtekaria, gehienean hernaniarrek egindako erreportaiekin. Asteartetik aurrera izango da salgai herriko liburudendetan.

ATZO arratsaldean aurkeztu zuten Hernani 2005 urtekaria, Udaletxeko Areto Nagusian. 19:30ak inguruan aretoa jendez lepo betea zegoen dagoeneko. Aurkezpenean Joxan Rekondo alkateak hitz batzuk egin zituen urtekariaren inguruan eta ondoren bertara azaldu ziren guztiek ale bana eskuratzeko aukera izan zuten.
Urtero moduan, urtekariaren arduradunek eta bertan idatzi dutenek Fagollagara joan ziren afaltzera.

28 erreportaia
Aurtengo edizioan ere, erreportaia oso desberdinek osatzen dute urtekaria. Bingen Zupiria Euskal Telebistako zuzendari hernaniarrari egindako elkarrizketak zabaltzen du urtekaria. Zupiriak Hernanirekiko duen lotura, bere ibilbidea eta Euskal Telebistaren erronken berri ematen du Arantzazu Zugastik egindako elkarrizketan.
Hurrengo, Santa Barbarako harresiari buruzko erreportaia bat dago Alfredo Morazak idatzia eta XVIIgarren mendeko udaletxearen historiari buruz idazten du Pedro Pablo Garciak. Hiatzinto Fernandorenak erleari buruz idazten du, Musika Bandako Sagarna eta Otxandorenari elkarrizketa egin die Ander Ochoa de Eribek, Hernaniko hezkuntza sistemari buruzko ´begirada orokor bat` egin du Andoni Lizeaga Sarean elkarteko koordinatzaileak; Karmen Sobejanok sukalde begetarianoari buruz hitz egiten du Iñigo Landaribarrek egindako elkarrizketan eta bere liburuko errezeta batzuk ere azaltzen dira; Mendi Gain eta Koruei buruzko erreportaiak, Fagollaga auzoko eskola Eulali Aranburuk idatzita, Sarriegitarrak Joxan Goikoetxearen begitik, zenbait urteurren, 2004ko Kronika... horrek guztiak osatzen du, aurtengo urtekaria.
Salgai asteartean jarriko dute 3 eurotan, Lete, Leokadisti eta Sebas liburu dendetan.

Urtekariko erreportaiak

- Bingen Zupiria. Arantzazu Zugasti
- El fuerte de Santa Barbara. Alfredo Moraza
- Atzo, gaur: Orbegozo-Ibaiondo
- Incansables. Juan Arzallus - E. Garmendia
- La Casa Consistorial a finales del siglo XVII. Pedro Pablo García
- Handik eta hemendik: fiestas de San Joan 1955
- Introduccion del maiz en Gipuzkoa.
- Erlea, magia handiko aberea. Hiatzinto Femandorena
- JL Perez Vacas. Juan Muñoa Marcos
- Zinkoeneako Iturria. Bernard Mathiuet
- Eslaviar filologia Errusian. Amaia Egilegor
- Gauzatu ez ziren proiektuak.
- Manolo Sagarna y Zipri Otxandorena. Ander Ochoa de Eribe
- Hezkuntza sistema Hernanin. Andoni Lizeaga
- Urteurrenak: Martin Zabaletak Everest zapaldu zuen orain 25 urte; Felipe Sagarna Zapa eta... 25 urte hil zutela; Florentino Goikoetxea y otros hernaniarras en la II Gerra mundial.
- Karmen Sobejano. Iñigo Landaribar Orayen
- Visión artística de Hernani. Aitor Ruiz de Egino
- Mendi Gain. José Maria Martínez
- Memorable desafio de Bateles. Evaristo Gonzalez `Matxain`
- Bertso paperak. Joakin Garmendia.
- Canto coral en Hernani. Tomás Garmendia
- Fagollaga auzoko eskola. Eulali Aranburu
- Restauracion de la portada de la iglesia. Juan Ignacio Elizondo
- Sarriegitarrak. Joxan Goikoetxea
- 2004ko Kronika.
- Hernaniri buruzko argitalpenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!