Aitor Ruiz de Eginoren ‘Marrazki biluziak’ Martuteneko Artelekun ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 24a, 02:00

Aitor Ruiz de Eginok egindako marrazkiekin erakusketa jarrita dago Martuteneko Artelekuko areto nagusian. Erakusketa ikusteko aukera ostirala arte izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte. Erakusketaren izenburua da Marrazki Biluziak eta marrazkilari eta eskultore hernaniarrak adierazitakoaren arabera, izen hori aukeratu du momentuko sentimenduak islatzen direlako marrazki horietan. Tinta txina erabili du marrazki hauetan espontaneoki marrazten uzten diolako teknika honek. Marrazkiek irudiez gain badituzte testuak ere: Oscar Mansok, Errenteriako Mikelazuloko kidea, proposatutakoak eta Aitor Ruiz de Eginok idatziak. Erakusketan honen haritik bideo bat egingo du Aitor Ruiz de Eginok beste hainbat artistekin batean. Anai Garcia iruindarrak erakusketako irudiak hartuko ditu eta montatu egingo ditu. Ondoren Roberto Yaben gitarrajoleak musika jarriko dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!