Hala Bedi irratiko saioa gaur 99.2 FMan

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 24a, 02:00

Gasteizko Hala Bedi irratiko A desalambrar irratsaioko saio bat entzun ahal izango da gaur Molotoff Irratian. Askapenak Natzarekin batean antolatutako jardunaldien harira dator saioa eta nazioarteko gaiak landuko dira bertan. Gaur eguerdiko 13:30etan eta larunbatean goizeko 11:00etan jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!