Kontzentrazioan parte hartzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 24a, 02:00

Zutikek dei egin die herritarrei parte hartzeko Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! lemarekin bihar egingo den kontzentraziora. Kontzentrazioa Berdintasun Kontseiluak deitu du. Zutikek dio denen ardura dela, bai gizonezko eta bai emakumezkoena, bortizkeria honekin amaitzea. Dio legeek ez dutela bakarrik bortizkeriarekin amaituko eta arrazoietara jo beharra dagoela honekin bukatzeko: bikote ereduak, berdintasuna, elkartasuna, aipatu dituzte besteak beste. Kontzentrazio bihar da arratsaldeko 19:30etan, Plaza Berrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!