Zerbitzuak Gipuzkoa osoan irizpide berak edukitzea nahi da, eta ordenantza eta araudia egokitu dituzte horretarako.
ONGINTZA Patronatuak onartu du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak Gipuzkoa osoan irizpide berak izateko hitzarmena. Horrez gain hitzarmenak ekarriko du Diputazioak zerbitzu honetarako ematen duen diru laguntza gehitzea. Atzo izan zen Ongintzako Zuzendaritza Batzordean onartu zen araudia eta ordenantza aldatzea hitzarmen horretarako egokitzeko.
Hitzarmen honek ez du orain arteko zerbitzuan aldaketarik ekarriko Hernanin. Izan ere Diputazioaren asmoa da 2010erako 180 zerbitzu ordu jartzea 65 urterik gorako 100 biztanleko. Baina Hernanik dagoeneko betetzen du kopuru hori. Hernanin 140 bat pertsonek jasotzen dute zerbitzua, eta 50 pertsona daude zerbitzu hori jasotzeko zain, itxaron zerrendan.
2006ko Aurrekontuak
Bihar eguerdiko 13:45etan Ongintzako Zuzendaritza Batzordea bilduko da 2006ko aurrekontuetaz hitz egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!