Nazioarteko gaiei buruzko saioak gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 23a, 02:00

Molotoff irratian nazioarteko gaiei buruzko saioak emitituko dituzte gaur. Batetik Gasteizko Hala Bedi irratiko A deslambrar saioan prestatutako saioa botako dute eta entzun ahal izango da: gaur gaueko 22:00etan, bihar eguerdiko 13:30etan eta larunbatean goizeko 11:00etan. Bestetik gaur Lasarte oihuka saioan Elbar Bujari elkarrizketa egingo diote, SEADeko (Saharako lagunen elkartea) kideari. Hitz egingo dute Saharara bidali behar duten janari karabanaz. Saioa gaur gaueko 21:00etatik 22:00etara emitituko dute eta bihar errepikatuko dute, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!