‘Kuna Yala’ diaporama gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 23a, 02:00

Natza elkartean Mundutik Euskal Herrira zikloa ari dira eskaintzen, brigadetan ibilitako jendearen bizipen eta proiekzioekin. Euskal Herriko 9 brigadista Panama iparreko irla batean izan dira Kuna Yala indigenen artean. Diaporama bertan izandako brigadistek aurkeztuko dute. Brigadisten hitzetan Kuna Yala herriak nortasunaren eta hitzaren alde ari duen borroka islatzen du gaur eskainiko duten diaporamak. Natzako lokalean (Antziola 7),19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!