Tailerra bihar, ‘Zergatik indarkeri sexista’ izenburupean

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 23a, 02:00

Ostiralean da Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta horren bueltan zenbait ekintza ari dira egiten Hernanin, lehengo asteaz geroztik. Bihar, osteguna, tailerra izango da, Zergatik indarkeri sexista izenburupean. Josebe Iturriotz eta Aurora Iturriotz Emakin taldeko kideek gidatuko dute tailerra. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Biteri kultur etxean.

Ostiralean, kontzentrazioa
Ostiralerako kontzentrazioa dago deitua, 19:30etan, Plaza Berrin. Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! du lema, eta Berdintasun Kontseiluak antolatu du. Horrez gain, Gazte Txokoan ere izango dira zenbait ekitaldi, ostiralarekin: emakumeekiko indarkeriaren aurkako murala egingo dute arratsaldeko 17:30etan; eta bideo foruma ere izango da ordu berean, Te doy mis ojos pelikula emango dute eta Ane Iturbe eta Garoa Gartziandia izango dira hizlari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!