Orkolagako bizilagunak keja dira auzorako pasoa itxita dagoelako

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 23a, 02:00

Orkolagako bizilagun batzuk keja dira, Zinkoeneako pasoa orain 15 egun itxi zietela eta oraindik ez dutelako ireki. Kronikari esan diotenez, autoek ezin dute paso horretatik pasa eta horrek kalte haundia eragiten die auzoko merkatariei. Agustinatako obren ondorioz dago itxita pasoa.

Erremedioren bat
Bizilagunek Kronikari esan diote Hirigintza Zinegotziarekin bilera bat egin zutela eta honek egun pare batean konponduko zela agindu omen zien. Dagoeneko bi aste pasa direla eta oraindik pasoa itxita dagoela salatu dute. Besterik ez bada txapa batzuk jartzeko eskatu dute, jendea eta autoak zanja gainetik pasa ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!