Lasarteko Bertso Eskolak hainbat ekitaldi antolatu ditu, bertsolaritza herritarrei hurbiltzeko asmotan. Bihar asteazkena Patxi Etxeberria eta Xabier Silveirari elkarrizketa egingo die Unai Muñoak, arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Azaroaren 25ean, bertso trama afaria izango da Xirimiri elkartean eta bertan ariko dira Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga, tramagilea aldiz Josu Goikoetxea izango da. Sarrerak Hernanin, Tripontzi tabernan eskura daitezke. Azaroaren 30ean, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña elkarrizketatuko ditu Iñaki Petxarromanek. Arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!