Hernani eta Astigarragako AEKk antolatuta, irteera egingo dute Arabara datorren igandean, hilaren 27an. Goizean Urizaharreko errotan bisita gidatua izango dute eta Lagranen bazkaldu ondoren, arratsaldean Antoñana bisitatuko dute. Irteera hauen helburua da, beste hainbat ekintzena bezalaxe, euskera eguneroko bizitzan erabiltzen laguntzea ikasleei. Euskaltegiak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Izena emateko epea bihar, asteazkena, bukatzen da eta horretarako 943-557879 telefonora deitu behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!