Juan Arzallus, Miguel Mari Lizarza eta Antonio Garnateo izan dira omenduak. Udaletxeko pleno aretoan egin zen ekitaldia.
JOAN den ostiralean omenaldi beroa jaso zuten Musika Bandako hiru saxojoleek: Juan Arzallus, Miguel Mari Lizarza eta Antonio Garnateo. Lehenengo biek 25 urte daramakite bandan jotzen eta azkenekoak 50 urte.
Omenaldia Udaletxeko pleno aretoan izan zen eta bertara azaldu ziren Udaleko eta Bandako ordezkariak, musikariak, eta senide eta lagunak. Omendu bakoitzari plaka bana eman zioten eskerronez eta ekitaldiaren amaieran Ennio Morriconek La mision filmarentzat konposatutako pieza bat jo zuten hainbat musikarik. Ondoren Miguel Mari Lizarzak eskerrak eman zizkion Manuel Sagarnari eta baita Bandako kideei eta bertara azaldu ziren guztiei. Txalo zaparrada artean bukatu zen ekitaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!