Iruñeara joateko deia egin du EHE-k

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 21a, 02:00

Urtero bezala, Ezabaketa Egun Nazionala dago deituta azaroaren 26rako. Egun horren bueltan, azaroaren 19tik 26ra Euskal Herri osoan eta herri eta auzo guztietan ´euskeraren kontrako zapalketa salatu eta euskerak behar dituen neurriak aldarrikatzeko` hainbat ekimen antolatu dituzte. Egun horretan bi ekitaldi izango dira. Eguerdiko 13:00etan trikipegada egingo da herrian zehar. Ondoren, Iruñean manifestazioa dago 17:30etan eta hara joateko autobusa aterako da 15:30etan Hernanitik. Osteguna bitarte eman liteke izena Garin, Zumitza edo Txilin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!