Bilera gaur 2006ko Aurrekontuak prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 21a

Bildu Hernanik deituta bilera egingo da gaur 2006ko Aurrekontuak prestatzeko. Bildu Hernanik erronda hasi nahi du herriko talde eta herritarrekin, aurrekontuei buruz hitz egiteko. Gaurko bileran arlo soziala landuko da: etxebizitza, zerbitzu sozialak, berdintasuna, integrazio soziala, gazteria... Gai horietan ari diren talde eta herritarrak gonbidatuak daude. Biterin 19:30etan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!