Gorriak ikusita baina Hernanik irabazi

Kronika - Erredakzioa 2005eko azaroaren 21a

Hernanik 20-15 irabazi zuen. 17-15 zijoazen 5 minuturen faltan.

espero bezain partidu gogorra jokatu zuten atzo Hernanik eta Durangok Landaren. Hernanik 20-15 irabazi zuen partidua baina bukaeran larri xamar ibilita. Partidua bukatzeko 5 minutu falta zirela 17-15 zeuden eta Durango zen nagusi. Izan ere, lehen zatia 17-3 bukatu zen hernaniarren alde, eta Durangok bigarren zatian egin zituen gainerako 12 puntuak. Hernanik zigor kolpe bat sartuta erabaki zuen partidua. Iker Apezetxeak eta Arkaitz Otañok entsaio bana egin zuten eta Garikoitz Barriok 2 transformaketa eta 2 zigor golpe sartu zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!