Jubilatu ondorenean desguazera eraman zuen hernaniarrak kamioia baina dirudienez bizi da, Cuban, oraintsu jakin duenez.
ez zuen Portuko Goiarrok asko uste bere kamioia oraindik bizi zenik, baina, halaxe jakinarazi dio Imanol Aizpuruak, Cuban badabilela oraindik. Dirudienez Goiarrok desguazera eraman zuen kamioia jubilatu zenean. 15 urte ditu Mercedesak eta repartoan ibilia da estatuan eta europa guztian barrena.
Kamioiaren toldoa eta letreroa ere berdinak dira oraindik: Manipulación ingrávida Hernani Gipuzkoa jartzen dio toldoak eta Goiarro jartzen du aurreko letreroan, nongoa den ez ahazteko edo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!