Eskutitz lehiaketa: ‘erasotzaileari esan’

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 20a, 02:00

Eskutitz lehiaketa eta 400 euroko saria prestatu ditu Berdintasun kontseiluak datorren azaroaren 25eko Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako egunaren bueltan. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzi litezke gutunak eta erasotzaileari esan gaiaren bueltan idatzi behar dira. 400 euroko saria izango dute bai euskerazko eta bai gaztelerazko lanik onenek eta abenduaren 16a baino lehen entregatu beharko dira Biteri kultur etxean. Informazio gehiago: 943 337 017.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!