Zubiria: «Erlea gure sendagile liburua zerbitzu gisa planteatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 20a, 02:00

Erle produktuak kontsumitzen dituztenei, saltzaileei, erlezainei eta medikuei begira egin dute liburua bi egileek. Zubiriak aitortu du ez dagoela medikuntza ofizialaren kritika moduan egina.

 

Erlezaintza, berria
Erleak ‘beti’ egon izan dira hemen, eta eztia jatea oso aspaldikoa da. Hala ere, polena, propolia eta abar ateratzea orain dela 25 urteko kontua da.

Osasuna norbere esku
Pello Zubiriaren esanetan, osasunak norbere esku egon behar du, eta apiterapiaren aukera aprobetxatzearen atzean filosofia hori ere badago.

Balio enpirikoa
Zubiriak dio apiterapiako teoria askok laboratorioko balio enpirikoa dutela, zenbait herritan hala esperimentatu delako.
Farmazia eta dendetan
Apiterapia ez du planteatzen medizina alternatibo gisa, osagarri bezala baizik. Apiterapiako produktuak farmazietan ere badaude.

Kontu izan
Zubiriak argi uzten du apiterapiarekin kontu ibili behar dela, eta kontrol haundiarekin jokatu: bai tratamendua egiterakoan, eta baita produktuen kalitatearekin ere.

PELLO Zubiria kazetariak azpimarratu du Erlea gure sendagile liburua zerbitzu gisa planteatzen duela, eta ez kritika moduan. Batez ere, lau publiko mota ikusten dizkio. Batetik, erle produktuak kontsumitzen dituztenak: «erle produktuek duten hamarretik bat ere ez dugu aprobetxatzen» dio berak. Bestetik, saltzaileentzat ere interesgarria iruditzen zaio propietate horien eta aukera horien berri jakitea. Erlea gure sendagile Erlezainentzat ere baliagarri gerta litekeela ikusten du Zubiriak, batez ere erle produktoen elaborazioak garrantzia haundia duelako beren propietate terapeutikoetan. Zubiriaren esanetan, medizina ofizialean ere geroz eta gehiago erabiltzen dira erle-produktuak osagarri gisara, eta sektore horri begira ere planteatzen dute liburua. Alde horretatik propoliari aurkitu zaion osagai zerrenda osoa jarri dute.
Liburuak Hernaniko erreferentziak ere baditu, Agustin Iturriagaren aipamenak eztia eta argizariari buruz.

Kuban osasun publikoan
Kuban apiterapia osasun publikoan sartua dago, eta farmazia karrera barruan ere ikertzen da.

Informazio gehiago
Gaiari buruzko informazio zabala, Argian, Pello Zubiriak berak idatzitako artikuluetan aurkituko duzu, azaroaren 13 eta 20ko aleetan. Interneteko gune bat ere badu informazio eta erreferentzia bibliografiko zabalarekin argia.com/apiterapia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!