santa Zezilia kontzertua eskaini zuten atzo Sandiusterriko areto berrituan. Jendea oso gustora egon zen kontzertu guztian zehar eta bukaera emanaldi haundiei bezala eman zitzaion, kanta extra eta guzti. Kantuz abesbatzak eta Hernani eta inguruko txistulariek antolatutako festa zen atzokoa eta metal boskotea eta dantzarien laguntza ere izan zuten. Hamalau obra interpretatu zituzten, batzuk txistulariek bakarrik, besteak abesbatzak bakarrik eta azkenak denen artean. Horien artean Ramon Muguruzak Xalaparta elkarteari egindako obra interpretatu zuten, hark sortu bezala, lehen aldiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!